IKUSI ETA IKASI erakusketa ibiltaria Gasteizera iritsi da

IKUSI ETA IKASI erakusketa ibiltaria Gasteizera iritsi da

Ignacio Aldecoa Kultur Etxean aurkeztu genuen atzo Euskadin zehar egiten ari garen erakusketa.

Durangotik, Artziniegatik eta Laudiotik igaro ondoren, Ibiltari, Ikusi ETA IKASI kalitatezko espazio publiko, bide-bizikidetza seguru eta jasangarriaren aldeko erakusketa Gasteizen egongo da, 15ero kokaleku ezberdinetan, datorren urrira arte.

Horren berri emateko, prentsaurreko bat egin zuten Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko diputatu Blanca de la Peñak, Gasteizko Udaleko Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok eta Stop Bide Indarkeriako presidentea Rosa María Trinidad.

Ekitaldi laburra izan zen, baina gertukoa, eta Rosa María Trinidadek proiektua bultzatzeko arrazoiak azaldu zituen.

Bestalde, Azpiegituretako diputatuak eta Mugikortasuneko zinegotziak gure elkarteak egiten duen lana baloratu zuten, eta eskertu zuten mugikortasun segurua eta jasangarria izateko lanean jarraitzeko ahalegina eta dedikazioa.

Previous
Next

Senatuko ordezkariekin bilera berriak

Senatuko ordezkariekin bilera berriak

Stop Bide Indarkeriaren elkarteak senatuko ordezkari politikoekin bilera-zikloarekin jarraitzen dute

Maiatzaren 28an Rosa Maria Trinidad, Stop Bide Indarkeria elkarteko presidentea, Mateo Lafragua eta David Fernández bazkideak, Almudena Otaola EAJ-PNVko senatariarekin bildu baziren, pasaden astelehenean Txema Oleaga sozialistarekin batzartu ziren.

Bilera-ziklo berri honen helburua bide-segurtasunaren hainbat alderdiri buruz ditugun kezkak eta arazoak helarazten jarraitzea da. Bertan, trafikoaren biktimei eta haien eskubideei arreta ematearekin zerikusia duten zenbait eskaera egin genituen, eta, era berean, herritarren osasunean, oro har, eta larrialdietan, bereziki, eragiten dituzten erresaltoen eta ondorio larrien gai korapilatsuari buruz hitz egin genuen.

Reunión con Txema Oleaga (2021-06-07)
Txema Oleaga (2021-06-07)
Reunión con Almudena Otaola (2021-05-28)
Almudena Otaola (2021-05-28)

Geu Bek bide-hezkuntzako pistan parte hartu du

Geu Bek bide-hezkuntzako pistan parte hartu du

Stop Bide Indarkeria elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu Durangaldean behar bereziak dituzten familien elkarteko kideekin bide-hezkuntzari eta bide-bizikidetzari buruz hitz egiteko.

Azken asteetan, bide-segurtasunaren defentsarako euskal elkarteko ordekariek bi jardunaldi aurrera eraman dituzte Landako Gunean antolatutako bide-hezkuntzako pistan, Geu be elkarteko kideekin.

Topaketetan zehar “ariketa praktikoak oso modu atseginean egin ahal izan ziren, eta, besteak beste, bizikletan nola ibili behar duten aholkatu zitzaien. Eurek ere euren iritzia eman digute herrian elkarbizitza ona lortzeko “, aitortu du Rosa Trinidad Stop Bide Indarkeriako presidenteak.

Lehenengo jardueran egin zen solasaldian jasotako proposamenekin, informazio-panfleto batzuk sortu ziren, oinezkoen, gidarien eta txirrindularien arteko bide-bizikidetza ona lortzeko. Besteak beste, Geu Be taldeko kideek errespetua eskatu dute; izan ere, askotan ez dute nahikoa lekurik  bere mugikortasun  ibilgailuekin pasatzeko, autoek galtzada inbadituz aparkatzen dutelako edo espaloiaren erdian jendea elkartzen delako.

Bestalde, bigarren jardueran, bideo bat grabatu zen, non Geu Be-ko kideek herritarrei helarazi zizkien adostutako aholkuak, eta panfletoak banatu zituzten gure udalerrian bide-bizikidetza ona lortzeko.

Argazki batzuk eta laburpen bideo bat utzi dizkizuegu hemen.

Previous
Next

Belaunaldien arteko foroa

Belaunaldien arteko foroa

Hitzaldia pasaden ostiralean izan zen, maiatzaren 14an.

Azken astean, Stop Bide Indarkeria elkarteak belaunaldien arteko hirugarren foroa egin zuen, gazte eta adinekoekin. Topaketa positiboa eta interesgarria izan zen, eta orain hainbat euskarri eta kartel landuko dira, bide-bizikidetza segurua lortzeko aholkuak emateko.

Elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, “esperientzia polita eta aberasgarria izan da eta etorkizunean jarraitzea gustatuko litzaiguke. Eskerrak eman nahi dizkiegu CIUDADES AMIGABLES eta IÑURRI ESKAUT taldeari aktiboki parte hartu baitute topaketa hauetan”.

Previous
Next

Eskerrik asko ‘Ikusi eta Ikasi’ posible egin duzuen guztioi

Eskerrik asko 'Ikusi eta Ikasi' posible egin duzuen guztioi

Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatu duen, IKUSI ETA IKASI  lehen argazki lehiaketak 190 argazki jaso zituen, eta horietatik 12 saritu ziren datozen hilabeteetan Euskadin zehar egingo den erakusketa ibiltari batean parte hartzeko.

Elkarteak, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizue lehiaketa hau posible egin duzuen guztiei. Bereziki, erakunde eta instituzioei, hiru foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa eta Durangoko Udalari zuen babesarengatik. Bestalde ekimen honetan parte hartu eta lagundu duzuen pertsona guztiei ere.

Bisitatu ‘Ikusi eta ikasi’ erakusketa birtuala

Bisitatu 'Ikusi eta ikasi' erakusketa birtuala

Erakusketak saritutako 12 argazkiak eta ondorengo 12 sailkatuak dituen areto gehigarri bat biltzen ditu

‘Ikusi eta ikasi’ lehen argazki lehiaketaren emaitza ere modu birtualean ikusi ahal izango da webgune honetan eskuragarri duzuen 3Dko erakusketari esker.

Izan ere eta gure errepideetako istripu-tasa murrizten saiatzeko eta mugikortasun seguruago eta jasangarriago baterantz urratsak emateko, bide-segurtasunaren defentsarako euskal elkarteak, Stop Bide Indarkeriak, bere lehen argazki-lehiaketa bultzatu zuen joan den otsailean, Ikusi eta Ikasi “kalitatezko espazio publiko baten alde. Bide-elkarbizitza segurua eta jasangarria”. Orain, 12 argazki onenen aukeraketarekin, erakusketa ibiltari bat hasiko da Euskadin eta modo birtualean ere ikusi ahal izango da.

Stop Bide Indarkeriak lanean jarraituko du bide-istripuen ondoriozko biktimak murrizten laguntzeko kontzientziazioaren bidez eta mugikortasun aktiboagoa, osasungarriagoa eta arduratsuagoa lortzeko aldaketa sustatzeko beste elementu bat bezala. “Bide-segurtasuna funtsezkoa da osasunerako eta garapenerako, eta gizartea kontzientziatzen jarraitu nahi dugu mugikortasun seguruago eta ez hain kutsatzaile baterantz. Argazki hauek adibide bat dira “, adierazi du elkarteak.

Azkenik, lan guzti hau ezin izango zen egin hiru Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren lankidetzarik gabe. Lehiaketan 190 argazki aurkeztu ziren eta parte hartu duzuenoi ere eskertu behar dizuegu.

Orain bai, ireki atea eta gozatu lan honetaz. Ongi etorri ‘Ikusi eta ikasi’ erakusketa birtualera.

‘Ikusi eta ikasi’ lehiaketako sariak banatu dira

'Ikusi eta ikasi' lehiaketako sariak banatu dira

Argazki irabazleak erakusketa ibiltari baten parte izango dira Euskadin zehar, baina laster birtualki ikusteko aukera ere izango da
Gaur goizean, Stop Bide Indarkeria elkarteak ‘Ikusi eta Ikasi, Kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-elkarbizitza segurua eta jasangarriaren alde’ lehen Argazki Lehiaketaren sariak banatu ditu. Durangoko Olajauregi hotelean egin den ekitaldian hiru foru-aldundietako ordezkariak, Laboral Kutxako ordezkari bat eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zuzendaria, Sonia Díaz de Corcuerak, hartu dute parte.
 
Sarituak
  1. Ihesbidea / Vía de escape – Carlos de Cos Azcona
  2. Hiri handiko erregina / La reina de la ciudad – Sergi Pérez de Pipaón
  3. Aldaketaren isladak / Reflejos del cambio – Arkaitz Alcedo
  4. Bidea / Camino – Iker Barrutieta
  5. Mugarik gabeko mugikortasuna – David Piqueras
  6. Bizikletan / En bicicleta – Felix Urrutia
  7. Dei hori ez zen garrantzitsua / Esa llamada no era importante – Victor Puyó
  8. Biziklatu / Biciclate – Jesús Larrea
  9. Segurtasun bereko hainbat norabide / Distintas direcciones misma seguridad – Cristina Gómez
  10. Stop, gelditu!! / ¡¡Stop, detente!! – Carmen Martínez
  11. Gurutzatu beharreko lerro gorriak / Lineas rojas que sí cruzar – Juan Antonio Romeo
  12. Babestu zure oskola / Protege tu cascarón Estíbaliz San Antón
Ekitaldian bertan, saritutako 12 argazkien erakusketa birtuala eta Euskadi zeharkatuko duen erakusketa ibiltaria ere ezagutzera eman dira. Oraingoz eta igandera arte erakusketa ikusgai egongo da Durangoko Illary Musikoterapia eta Errehabilitazio zentroan.
Entregados los premios del concurso ‘Ikusi eta ikasi’

Stop Bide Indarkeria EITBko arduradunekin bildu da

Stop Bide Indarkeria EITBko arduradunekin bildu da

Elkarteko ordezkariak, Andoni Aldekoa, EITBko zuzendariarekin eta, Isabel Octavio, Estrategia eta Komunikazio zuzendariarekin izan ziren.

Atzo, maiatzaren 10ean, Stop Bide Indarkeria elkartearen errepresenanteek, Rosa Maria Trinidad presidentea, Jenifer Trepiana idazkaria eta Mateo Lafragua bazkide aktibo eta kolaboratzailea, EITB-ko Bilboko egoitzan izan ziren. Bertan Euskal Irrati Telebistako Andoni Aldekoa zuzendariarekin eta Isabel Octavio Estrategia eta Komunikazio zuzendariarekin bildu ziren. Helburua trafikoaren biktimen defentsarako euskal elkartea aurkeztea izan zen eta bide-segurtasunaz kontzientziatzeko kanpainak egiteko aukera aztertzea.

Bilera “oso atsegina eta hurbiltasunez betea izan zen, gure problematika ulertzeagatik eta lankidetzarako gogoagatik”, adierazi zuten elkarteko kideek. Bilera horretan , EITBko programetan parte hartzeko eta bi erakundeen arteko lankidetza-espazioak aztertzeko aukera ere landu izan zen.

Stop Violencia Vial se reúne con responsables de EITB

Pere Navarro trafiko zuzendariarekin eta Alvaro Gomez behatokiko zuzendariarekin bilera

Director General de Tráfico, Pere Navarro y el Director del Observatorio Álvaro Gómez

Pere Navarro trafiko zuzendariarekin eta Alvaro Gomez behatokiko zuzendariarekin bilera

Stop Bide Indarkeria erakundeko ordezkariak Madrilen bildu ginen Trafikoko zuzendari nagusi Pere Navarrorekin eta Behatokiko zuzendari Alvaro Gomezekin.

Bertan parte hartu zuten Rosa María Trinidad presidenteak, Lauri Fernandez diruzainak eta Mateo Lafraguak, “La Repercusión de los resaltos en las emergencias Sanitarias” ikerketaren egileak.

Bilera hurbila eta adeitsua izan zen. Bertan, gure elkarte berria eta gure borrokaren helburuak ezagutarazi genituen, gure kezkak azaldu genizkien eta gure elkartearentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren hainbat gairi buruz hitz egin genuen.

Director General de Tráfico, Pere Navarro y el Director del Observatorio Álvaro Gómez

Espainiako gobernuak eaen duen ordezkari Denis Itxasorekin bilera

Reunión con Delegado del Gobierno

Espainiako gobernuak eaen duen ordezkari Denis Itxasorekin bilera

Rosa María Trinidad presidentea eta Mateo Lafragua bazkidea Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin bildu ziren, elkarte berria eta gure helburuak ezagutzera emateko: gure kaleetan eta errepideetan bide-indarkeriaren biktima diren pertsona eta senitarteko guztiei laguntza, aholkularitza eta babesa ematea, eta era berean, errepidean zero hildakoen alde borroka egitea.

Itxasok interesa erakutsi zuen azaldutakoari buruz, eta bere eskumenen barruan bere alde dagoen guztian laguntza pertsonala eta instituzionala emateko prest agertu zen.

Reunión con Delegado del Gobierno