Azken hamarkadako bigarren kopururik baxuena bada ere, ezin dugu datu hori garaipen gisa ikusi, 138 pertsona biziko liratekeelako segurtasun-uhala jarri izan balute. Horregatik, Stop Bide Indarkeriaketik elementu hori erabiltzearen garrantzia azpimarratzen dugu.
Duela egun batzuk hitzaldi bat eman genuen Bermeon, adinekoentzat, gidarientzat zein oinezkoentzat. Oso parte-hartzailea izan zen eta bertaratutakoek eskerrak eman zizkieten jasotako aholkuengatik.
Joan den astean bide-segurtasuneko saio bat egin genuen Geu be kolektiboarekin, oso saio parte-hartzailea izan zen, eta ikasteko interes handia erakutsi zuten, eta aldi berean, gure aldetik oso aberatsgarria izan da.
Hirugarren adinekoentzat ezinbestekoa da arauak gogoratzea eta bide-arriskuei buruz aholkatzea. Hori dela eta, aurrez aurreko hitzaldi bat egin dugu udaltzaingoaren ofizialordearekin batera, zalantza guztiak argitzeko.