Stop Bide Indarkeria elkarteko bi kidek Bide Segurtasunari buruzko lanketa egin dute
Urtero 1,3 milioi pertsona inguru hiltzen dira mundu osoko errepideetan, eta 20 eta 50 milioi artean traumatismo ez hilgarriak pairatzen dituzte. Horren ondorioz, egunero 3.500 pertsona inguru hiltzen dira errepideetan.
Oinezkoak, txirrindulariak eta bi eta hiru gurpileko ibilgailu motordunen gidariak edo bidaiariak “bide publikoaren erabiltzaile kalteberak” dira, eta mundu osoko zirkulazio-istripuek eragindako heriotza guztien erdiak dira. Ildo horretan, abiaduraren kontrolak murriztu egiten ditu zirkulazio-istripuek eragindako traumatismoak; izan ere, batez besteko abiadura handitzen den heinean, istripua izateko probabilitatea eta ondorioen larritasuna ere handitzen dira. Halaber, ibilgailuaren batez besteko abiadura 1km/h handitzearen ondorioz, %3 igo da traumatismoak eragiten dituzten istripuen intzidentzia, eta %4tik %5era istripu hilgarrien intzidentzia.
Hemen uzten dizuegu txosten osoa. Lan benetan interesgarria da, ezagutzea merezi du.
No comment yet, add your voice below!