Bisitatu 'Ikusi eta ikasi' erakusketa birtuala
Erakusketak saritutako 12 argazkiak eta ondorengo 12 sailkatuak dituen areto gehigarri bat biltzen ditu
‘Ikusi eta ikasi’ lehen argazki lehiaketaren emaitza ere modu birtualean ikusi ahal izango da webgune honetan eskuragarri duzuen 3Dko erakusketari esker.
Izan ere eta gure errepideetako istripu-tasa murrizten saiatzeko eta mugikortasun seguruago eta jasangarriago baterantz urratsak emateko, bide-segurtasunaren defentsarako euskal elkarteak, Stop Bide Indarkeriak, bere lehen argazki-lehiaketa bultzatu zuen joan den otsailean, Ikusi eta Ikasi “kalitatezko espazio publiko baten alde. Bide-elkarbizitza segurua eta jasangarria”. Orain, 12 argazki onenen aukeraketarekin, erakusketa ibiltari bat hasiko da Euskadin eta modo birtualean ere ikusi ahal izango da.
Stop Bide Indarkeriak lanean jarraituko du bide-istripuen ondoriozko biktimak murrizten laguntzeko kontzientziazioaren bidez eta mugikortasun aktiboagoa, osasungarriagoa eta arduratsuagoa lortzeko aldaketa sustatzeko beste elementu bat bezala. “Bide-segurtasuna funtsezkoa da osasunerako eta garapenerako, eta gizartea kontzientziatzen jarraitu nahi dugu mugikortasun seguruago eta ez hain kutsatzaile baterantz. Argazki hauek adibide bat dira “, adierazi du elkarteak.
Azkenik, lan guzti hau ezin izango zen egin hiru Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren lankidetzarik gabe. Lehiaketan 190 argazki aurkeztu ziren eta parte hartu duzuenoi ere eskertu behar dizuegu.
Orain bai, ireki atea eta gozatu lan honetaz. Ongi etorri ‘Ikusi eta ikasi’ erakusketa birtualera.
No comment yet, add your voice below!