Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatu duen, IKUSI ETA IKASI lehen argazki lehiaketak 190 argazki jaso zituen, eta horietatik 12 saritu ziren datozen hilabeteetan Euskadin zehar egingo den erakusketa ibiltari batean parte hartzeko.
Elkarteak, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizue lehiaketa hau posible egin duzuen guztiei. Bereziki, erakunde eta instituzioei, hiru foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa eta Durangoko Udalari zuen babesarengatik. Bestalde ekimen honetan parte hartu eta lagundu duzuen pertsona guztiei ere.