'Ikusi eta ikasi' lehiaketako sariak banatu dira
Argazki irabazleak erakusketa ibiltari baten parte izango dira Euskadin zehar, baina laster birtualki ikusteko aukera ere izango da
Gaur goizean, Stop Bide Indarkeria elkarteak ‘Ikusi eta Ikasi, Kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-elkarbizitza segurua eta jasangarriaren alde’ lehen Argazki Lehiaketaren sariak banatu ditu. Durangoko Olajauregi hotelean egin den ekitaldian hiru foru-aldundietako ordezkariak, Laboral Kutxako ordezkari bat eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zuzendaria, Sonia Díaz de Corcuerak, hartu dute parte.
Sarituak
- Ihesbidea / Vía de escape – Carlos de Cos Azcona
- Hiri handiko erregina / La reina de la ciudad – Sergi Pérez de Pipaón
- Aldaketaren isladak / Reflejos del cambio – Arkaitz Alcedo
- Bidea / Camino – Iker Barrutieta
- Mugarik gabeko mugikortasuna – David Piqueras
- Bizikletan / En bicicleta – Felix Urrutia
- Dei hori ez zen garrantzitsua / Esa llamada no era importante – Victor Puyó
- Biziklatu / Biciclate – Jesús Larrea
- Segurtasun bereko hainbat norabide / Distintas direcciones misma seguridad – Cristina Gómez
- Stop, gelditu!! / ¡¡Stop, detente!! – Carmen Martínez
- Gurutzatu beharreko lerro gorriak / Lineas rojas que sí cruzar – Juan Antonio Romeo
- Babestu zure oskola / Protege tu cascarón Estíbaliz San Antón
Ekitaldian bertan, saritutako 12 argazkien erakusketa birtuala eta Euskadi zeharkatuko duen erakusketa ibiltaria ere ezagutzera eman dira. Oraingoz eta igandera arte erakusketa ikusgai egongo da Durangoko Illary Musikoterapia eta Errehabilitazio zentroan.
No comment yet, add your voice below!