Errepidean, kontuz animaliekin
Animalia bat gure bidean gurutzatu ahal izateak dakarren arriskuari egungo egoera gehitu behar zaio. Azken hilabeteetan gora egin du animalien presentziak, bai hiriguneetan, bai errepideetan.
Basurdeen harrapaketek % 47 egin dute gora azken bi urteetan, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren arabera.
Animalia bat harrapatzeko arriskua, animaliaren aurkako talkan ez ezik, hura saihesten saiatzean sor daitekeen istripuan ere badago.
Horregatik, kontu handiz ibili behar dugu animaliak egon daitezkeen lekuetan zirkulatzen badugu, eta are gehiago gauez.
RACen hurrengo estekan istripu bat saihesteko nola jokatu behar den azaltzen digute.
https://www.race.es/atropello-animales-carretera-como-evitarlos