3.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Mugikortasun Seguruko programan
Horietatik 2.835 Durangoko ikastetxeetako ikasleak izan dira
Stop Bide Indarkeria elkartean lantzen dugun arloetako bat kontzientziazioa, prestakuntza eta hezkuntza dira, eta, esparru horren barruan, ikasturte honetan Durangoko Udalaren “Mugikortasun Segurua” programa gauzatu da. Testuinguru benetan korapilatsu honetan, eta ikasturtearen hasierako osasun-egoeraren ziurgabetasunarekin abiatu ginenean, baina helburu guztiak bete ditugu.
Elkartetik “eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeei ateak ireki dizkigutelako; gure mezua ikastetxe guztietara iritsi da, eta, gainera, balorazio bikaina egin dugu. Adibide bat jartzearren, gure prestakuntza oinarrizko hezkuntzako 2.835 ikaslera iritsi da “, aurreratu du Rosa Trinidad elkarteko presidenteak.
Ildo horretan, beste kolektibo batzuekiko konpromisoa ere bete da: adinekoak, emakume haurdunak, Geu Be elkartearekin burututako dinamikak, belaunaldien arteko foroak eta jarduera gehiago. Eta egoerak behartuta batzuk on-line ere egin izan ditugu.
Hona hemen egindako jardueren laburpena. Eskerrik asko guztio gure bidelagun izateagatik!
No comment yet, add your voice below!