Geu Bek bide-hezkuntzako pistan parte hartu du

Stop Bide Indarkeria elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu Durangaldean behar bereziak dituzten familien elkarteko kideekin bide-hezkuntzari eta bide-bizikidetzari buruz hitz egiteko.

Azken asteetan, bide-segurtasunaren defentsarako euskal elkarteko ordekariek bi jardunaldi aurrera eraman dituzte Landako Gunean antolatutako bide-hezkuntzako pistan, Geu be elkarteko kideekin.

Topaketetan zehar “ariketa praktikoak oso modu atseginean egin ahal izan ziren, eta, besteak beste, bizikletan nola ibili behar duten aholkatu zitzaien. Eurek ere euren iritzia eman digute herrian elkarbizitza ona lortzeko “, aitortu du Rosa Trinidad Stop Bide Indarkeriako presidenteak.

Lehenengo jardueran egin zen solasaldian jasotako proposamenekin, informazio-panfleto batzuk sortu ziren, oinezkoen, gidarien eta txirrindularien arteko bide-bizikidetza ona lortzeko. Besteak beste, Geu Be taldeko kideek errespetua eskatu dute; izan ere, askotan ez dute nahikoa lekurik  bere mugikortasun  ibilgailuekin pasatzeko, autoek galtzada inbadituz aparkatzen dutelako edo espaloiaren erdian jendea elkartzen delako.

Bestalde, bigarren jardueran, bideo bat grabatu zen, non Geu Be-ko kideek herritarrei helarazi zizkien adostutako aholkuak, eta panfletoak banatu zituzten gure udalerrian bide-bizikidetza ona lortzeko.

Argazki batzuk eta laburpen bideo bat utzi dizkizuegu hemen.

Previous
Next

Recommended Posts

No comment yet, add your voice below!


Add a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *