Biktimei laguntzeari buruzko bilera instituzionala

Reunión institucional  STOPVV

Biktimei laguntzeari buruzko bilera instituzionala

Reunión institucional STOPVV
Joan den astean bildu ziren Lakuan Gotzone Sagarduy Osasuneko sailburua, Nerea Urien Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Rosa María Trinidad Stop Indarkeria Bideko presidentea eta Mateo Lafragua Stop Indarkeria Bideko bazkide kolaboratzailea eta “La Repercusión de los Resaltos en las Emergencias Sanitarias”en autorea. Bilera hurbila eta positiboa, biktimei laguntza hobea ematearekin lotutako hainbat gai jorratzeko. Harremanetan jarraituko dute, lana egiteke dagoelako.
 

Erakusketa ibiltaria ekainaren 1etik 16ra

Exposición itinerante 1/16 junio STOPVV

Erakusketa ibiltaria ekainaren 1etik 16ra

Exposición itinerante 1/16 junio STOPVV

Oraingoan, erakusketa ibiltaria Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean ikusi ahal izango da, ekainaren 1etik 16ra.

Bide Hezkuntza Geu Be elkartearekin

Bide Hezkuntza Geu Be elkartearekin

Bide Hezkuntza Geu Be Elkartearekin

Bide Hezkuntza Geu Be elkartearekin
🛑 Gaur, bide hezkuntzari buruzko lehenengo saioa egingo dugu, Geu Be elkartearekin batera (@geu_be_elkartea).

𝗭𝗲𝗿𝘁𝗮𝗻 𝗱𝗮𝘂𝘁𝘇𝗮?

Bi saiotan zehar, Geu Be plataforma erabiltzen duten pertsonekin lan egingo dugu bide hezkuntzari buruzko ezagutzetan hezteko eta prestatzeko.

Gainera, Landako Guneko Bide Hezkuntzako pistetan ikasitakoa praktikan jarriko dugu.

📍 Maiatzak 20
🕒18:15-etatik 19:30-etara

4 bide mito gezurtatuz

4 bide mito gezurtatuz

4 bide mito gezurtatuz

4 bide mito gezurtatuz

🛑Uste okerrak ugariak dira errepidean oinezko, gidari zein txirrindularien artean. 🚫 Garrantzitsua da mito horiek gezurtatzea, era guztietako #BideIndarkeria saihesteko.

𝟭. 𝗠𝗶𝘁𝗼𝗮. 𝗧𝘅𝗶𝗿𝗿𝗶𝗻𝗱𝘂𝗹𝗮𝗿𝗶𝗲𝗸 𝗹𝗲𝗵𝗲𝗻𝘁𝗮𝘀𝘂𝗻𝗮 𝗮𝗹 𝗱𝘂𝘁𝗲 𝗼𝗶𝗻𝗲𝘇𝗸𝗼𝗲𝗻𝘁𝘇𝗮𝗸𝗼 𝗽𝗮𝘀𝗮𝗯𝗶𝗱𝗲𝗲𝘁𝗮𝗻?
Faltsua! Txirrindulariak oinezkoen pasabide bat zeharkatu nahi badu, pasabide horretan bizikletatik jaitsi behar da eta beste oinezko bat bezala jokatu behar du. Bidetik edo bidegorri batetik zirkulatzen baduzu, bide-arau guztiak errespetatu behar dituzu, semaforoak, seinaleak, pasabideak, stop-ak errespetatu eta birak adierazi.Bizikletentzako pasabideetan izan ezik.
𝟮. 𝗠𝗶𝘁𝗼𝗮. 𝗔𝘂𝗿𝗿𝗲𝗿𝗮𝘁𝘇𝗲𝗿𝗮𝗸𝗼𝗮𝗻 𝗴𝗮𝗶𝗻𝗱𝗶𝘁𝘂 𝗮𝗹 𝗱𝗮𝗶𝘁𝗲𝗸𝗲 𝗮𝗯𝗶𝗮𝗱𝘂𝗿𝗮 𝗺𝘂𝗴𝗮?
Faltsua! Joan den martxotik, @DGTes-ek errepide arruntetan aurreratzerakoan debekatu egin du autoek zein motorrek 20 km/h-ko abiadura gainditzea. Trafikoari buruzko lege berri honen helburua arrisku egoerak saihestea eta ezbeharren kopurua murriztea da.
𝟯.𝗠𝗶𝘁𝗼𝗮. 𝗭𝘂𝘇𝗲𝗻𝗮 𝗮𝗹 𝗱𝗮 𝗯𝗶𝗿𝗶𝗯𝗶𝗹𝗴𝘂𝗻𝗲𝗮 𝗯𝗮𝗿𝗿𝘂𝗸𝗼 𝗲𝗿𝗿𝗲𝗶𝗲𝘁𝗮𝘁𝗶𝗸 𝘂𝘇𝘁𝗲𝗮?
Faltsua! Biribilguneetan errei bat baino gehiago badago, errei horren irteerak beti eskuineko erreitik izan behar du, zure ibilbidea biribilgunetik irtengo ez den beste ibilgailu batekin gurutzatu bait daiteke ezbehar bat eraginez.
𝟰. 𝗠𝗶𝘁𝗼𝗮. 𝗔𝘇𝗸𝗮𝗿𝗿𝗮𝗴𝗼 𝗶𝗯𝗶𝗹𝘁𝘇𝗲𝗮𝗸 𝗲𝘇 𝗮𝗹 𝗱𝘂 𝗯𝗲𝘁𝗶 𝗮𝗿𝗿𝗶𝘀𝗸𝘂𝗮 𝗮𝗿𝗲𝗮𝗴𝗼𝘁𝘇𝗲𝗻?
Faltsua! Abiadura % 1 igotzeak biktimekiko ezbeharren maiztasuna % 2 igotzen du, ezbehar larriena % 3 eta hilgarriena % 4 (iturria: Göran Nilsson). Gainera, hirian, @dgtes-eak gogorarazten du oinezko bat hiltzeko arriskua % 75 murrizten dela gidariak 40 km/h-ko abiaduran bidaiatzen duenean 50 km/h-ko abiaduran bidaiatu beharrean, eta % 90 baino gehiago 30 km/h-ko abiaduran bidaiatzen duenean.

Erakusketa ibiltaria maiatzaren 16tik ekainaren 1era

Erakusketa ibiltaria maiatzaren 16tik ekainaren 1era

IErakusketa ibiltaria maiatzaren 16tik ekainaren 1era

Erakusketa ibiltaria maiatzaren 16tik ekainaren 1era

Oraingo honetan, Erakusketa Ibiltaria Bilboko Arkeologia Museoan (Bizkaiko Arkeologi Museoa) egongo da ikusgai, maiatzaren 16tik ekainaren 1ra.

Belaunaldien arteko IV Foroa

Belaunaldien arteko IV. Foroa

IBelaunaldien arteko IV Foroa

Belaunaldien arteko IV. Foroa

Gaur, Belaunaldien Arteko IV. foroa ospatuko dugu!

Jardunaldi honetan, @stopviolenciavial elkarteak beste elkarte batzuekin batera, adin ezberdinetako partaideekin eztabaidatuko du gaur egungo udal ordenantzari buruz eta bertan egin daitezkeen aldaketa edo hobekuntzei buruz. Foro hau Udaleko Mugikortasun Seguruaren programaren barruan dago, eta Durangoko bide bizikidetza segurua lehenestea du helburu.

📍 Saibi Kalea 10 (Beheko solairua) – Berba lagun
🕒 18.00 – 19:30

Erditze aurreko taldeari hitzaldia

Erditze aurreko taldeari hitzaldia

Erditze aurreko taldeari hitzaldia

Erditze aurreko taldeari hitzaldia
Gaur Durangoko Osasun Zentroan izango gara talde berezi bati hitzaldia ematen: erditze aurreko taldeari 🤰🏻 .

Saioa ibilgailuetako haurren euste sistemen prestakuntzara bideraturik dago. Gainera, beste garraiobide batzuetan (bizikletetan, esaterako) adingabeak garraiatzeko orduan kontuan hartu beharreko zertzelada txiki batzuk emateaz ere arduratuko gara.

📍 Durangoko Osasun Zentroa
🕒 09:00-tatik – 11:00-etara

⚠️ Gai honetan trebatzea ez da gurasoen kontua bakarrik, pertsona guztiak egon baitaitezke adingabeak garraiatzeko premian.

Galdu bazenuen ere, bideo honetan jakin beharreko guztia kontatzen dizuegu 🔗youtube.com/watch?v=WBDlSrK0oXk
 

Erakusketa ibiltaria apirilaren 29tik maiatzaren 16ra

Erakusketa ibiltaria apirilaren 29tik maiatzaren 16ra

Erakusketa ibiltaria apilaren 29tik maiatzaren 16ra

Erakusketa ibiltaria apirilaren 29tik maiatzaren 16ra

Oraingo honetan, Erakusketa Ibiltaria Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian egongo da ikusgai, apirilaren 29tik maiatzaren 16ra.

Adineko pertsonak gidari gisa

Adineko pertsonak gidari gisa

Adineko pertsonak gidari gisa

Adineko pertsonak gidari gisa
Bihar berriro ekingo diegu adin nagusiei buruzko hitzaldiei, baina oraingoan gidari gisa. Nola egin behar dute gidatze egoki bat? Adin nagusikoei dagokionez, zeintzuk dira trafikoari buruzko lege berriaren aldaketak? 

Entzule gisa hitzaldira batu nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Bihar arte! 

📍 Durangoko adinekoen Astarloako zentroan. 
🕒 17:00-etatik 19:00-etara
👩🏻‍🤝‍👩🏾 Parte-hartzaileak: Amaia (udaltzainburua), Miguel del Valle (autoeskola irakaslea) eta Usue Martinez (elkarteko teknikaria).

Belaunaldien arteko foroei buruzko prentsaurrekoa

Belaunaldien arteko foroel buruzko prentsaurrekoa

Datorren asteartea, hilak 26, prentsaurreko bat egingo dugu belaunaldien arteko foroen eta Mugikortasun Seguruko programaren emaitzak erakusteko.


𝗡𝗼𝗻? Kurutzesantun. 
𝗡𝗼𝗶𝘇? Eguerdiko 12:00-etan. 
𝗡𝗼𝗿𝘁𝘇𝘂𝗸 𝗽𝗮𝗿𝘁𝗲 𝗵𝗮𝗿𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝘂𝘁𝗲? Rosa Maria Trinidad (Stop Bide Indarkeriako lehendakaria), Miguel del Valle (Adin nagusikoen ordezkaria), Xabi (Gazteen ordezkaria), Udalaren ordezkaria eta Usue Martinez, Stop Bide Indarkeriako teknikaria.


Zuen zain gaude!