Gidatzean gertatzen diren oharkabeak

Gidatzean gertatzen diren oharkabeak

Stop Bide Indarkeriak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte kanpaina batean

Helburua da telefono mugikorra gidatzen denean erabiltzeak duen arrisku larriaz ohartaraztea eta garraio publikoaren erabilera sustatzea. Mugikortasun seguru eta iraunkorraren alde.

Hemen duzue egindako bideoa.

Europako Mugikortasun Astea: 365 egun

SEMANA EUROPEA DE

Joan den irailaren 17an, eta 22ra arte, Mugikortasunaren Europako Astearen beste edizio bat egin zen. Oraingo honetan “zure osasunaren alde, mugitu modu jasangarrian” lelopean iritsi zen kanpaina. Stop Bide Indarkeriak ekimenarekin bat egiten dugu 365 urteetan mugikortasun eredu berri seguruagoak, osasungarriagoak eta jasangarriagoak sustatzeko helburuarengatik, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak edota auto partikularraren gehiegizko erabileraren inpaktu negatiboaren kontzientzia sortuz.

Aste horretan, elkarteak hainbat jarduera egin zituen, hezten jarraitzeko eta kontzientzia sortzeko, bide-bizikidetza seguru eta jasangarri baterantz aurrera egiteko. Txikienetatik hasita, Rosa Trinidad elkarteko presidenteak eta Usue Martínez hezitzaileak azaldu zuten Durangoko ikastetxeetan, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat, ginkanak antolatu zirela, jokoaren eta ariketa fisikoaren bidez, bide-bizikidetza onerako funtsezkotzat jotzen ditugun kontzeptuak ikasten eta barneratzen jarraitu ahal izateko. Eskubideez hitz egiten ari gara, baina baita bete beharrak ere. Gainera, Durangoko bidegorritik familia-bizikleta irteera bat egin ahal izan zen, eta oso harrera ona izan zuen. Lau kilometroko ibilbidean “azaltzen joan ginen zer egin behar dugun bidegorritik gabiltzanean”, gogorarazi zuen Usue Martinezek.

 

Familiarteko bizikleta-irteera Mugikortasun Asteari begira Durangoko Udalak antolatu zuen ekintzetako bat izan zen

 

 

Azkenik, eta 2021eko mugikortasunaren asteari amaiera borobila emateko, bideo txiki hau grabatu zen Afne Geube elkartearekin. Bertan, mugikortasun urriko ibilgailuak dituzten pertsonei, oinezkoei eta txirrindulariei
bidean nola mugitu behar duten jakinarazten zaie.

Mugikortasun seguru eta jasangarriaren alde lan egiten jarraituko dugu, bide-indarkeriarik gabe, urteko 365 egunetan.

«Pandemiak utzi duen larritasunak modu oldarkorragoan gidatzera eraman gaitu»

"Pandemiak utzi duen larritasunak modu oldarkorragoan gidatzera eraman gaitu"

El Correon eginiko elkarrizketa irailaren 24an

«La angustia que ha dejado la pandemia lleva a conducir de forma más agresiva»

Trabaja a destajo al frente de la nueva asociación, que cumple un año, en la lucha por «cero muertes en carretera» con la educación como base

Stop Bide Indarkeriak mugikortasun eredu seguruagoak, osasungarriagoak eta iraunkorragoak sustatuko ditu

Stop Bide Indarkeriak mugikortasun eredu seguruagoak, osasungarriagoak eta iraunkorragoak sustatuko ditu

 dotb Durangaldeko Telebistan eginiko elkarrizketa irailaren 16an 

Coincidiendo con el inicio de la Semana Europea de la Movilidad, Rosa Trinidad y Usue Martínez visitaron el plató de Ondoan Dot

 

Uxue Martinez, Stop Bide Indarkeriaren hezitzaileari elkarrizketa

Uxue Martínez, Sotp Bide indarkeriaren hezitzaileari elkarrizketa

Uxue Martínez, Stop Bide Indarkeriako hezitzaileak, Durangoko Udalak babesten duen Mugikortasun Seguruaren inguruko programaren ikasturtea errepasatzen du Durango Irratian egindako elkarrizketa honetan.

Elkarrizketa Rosa Trinidad Stop Indarkeria Bideko presidenteari RTVEan

Elkarrizketa Rosa Trinidad Stop Indarkeria Bideko presidenteari RTVEan

Uztailaren 11an RTVE-ko Seguridad Vital saioan, Rosa Trinidad, Stop Bide Indarkeria elkarteko presidenteak gogora ekarri zuen bere semea, Enaitz, hil zuen tragedia, 2004ko abuztuan 17 urterekin.